XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Harritzen naiz zurekin, erantzun dio eliz-gizonak.
Ez al zenuen zuk eliza aspaldi utzia?.
- Utzia edo... dena dela.
Ez dit ezer esaten elizak.
- Eta zergatik, orduan, Sakramentu bila?
- Beste biderik ez eta...
- Bide asko da munduan: askatasun osoko bideak, baso baztarra....
Gaurkotz ez da aski hori; Estruktura zapalgarriak, gurasoak eta legea kentzen ez diren bitartean Jainkoa aitortu behar.
- Elizan ezer egiterik ez duzu! Jainkoa guretzat beste zerbait da.
Herriko etxean, behar bada...
- Bataiatua naiz.
-... eta Aitaren etxetik irrutira joana.
Aurpegi hitsa zuen gaur hauzoko Iolik.
Lau bost ilabetez haurdun gertatua dela zioten mihi gaiztoek; lehenago ezkondu beharra, gehienen eritzian.
Berari axola haundia dionik ez dirudi.
Aita amak erabat lur jota dabiltz eta lotsa bizian anaiak.
Ez zuen ezkondu nahi.
- Zertako ekarri ote nuen mundura! zion herriko artzaiari neskaren amak.